Tel 943 88 30 80

HORGOBISA
(Beasain)

 

 

HORGOBISA
(Urretxu)

 

 

HORGOBISA
(Olazti)

 

 

HORGOBISA (Beasain)

Beasaingo instalazioak 4 zementu-silo ditu, bakoitza 75 tonakoa. Silo horiek dagozkien iragazkiak dituzte ahal den heinean zementu-hautsa atmosferara isur ez dadin. Agregakinetarako 4 tobera estali ditu, baita agregakin lodiak metatzeko eremu bat eta hareak metatzeko nabe bat ere, hormigoiaren osagaien nolakotasunak mantentzeko eta edozein hezetasun-arrisku saihesteko.

Fabrikazio-prozesua guztiz informatizatuta dagoen sistema baten bidez egiten da, eta, horretarako, ardatz horizontaleko oragailu finko bat erabiltzen da, 120m³/h-ko ahalmena duena.

Lehengaiak toberetako eta baskula independenteetako uhal eta sinfin bidez kargatzen direnez gero, a/c erlazio zuzena eta karga-bolumen zuzena ziurtatzeko aukera ematen du.

Hormigoi-kamioiak barrutik garbitzeko birziklatze-sistema du zentralak. Sistema horretan elementu hauek daude: birziklatzaile bat, 2.000 litroko edukiera duten 3 dekantazio-putzu eta araztegi bat, ingurumena babesteko.

Aurrez deskribatutakoaz gain, instalazioak bulego teknikoa, lantegi mekanikoa eta kotxetegia ditu. Erabilera horietara zuzentzen den pabiloi batean kokatzen dira guztiak.