Tel 943 88 30 80
?
Horgobisa, SL 1979ko uztailaren 19an hasi zen lan egiten. 1987. urtearen erdialdean geografikoki hedatzen hasi zen, Urretxuko udalerrian beste zentral bat irekitzearekin. 1999. urtearen amaiera aldean, berriz eragin-esparrua zabaldu zuen Nafarroako Olaztiko udalerrian beste hormigoi-planta bat abian jartzearekin.

Gaur egun, Horgobisa (HGB) enpresa-talde bat da, hiru hormigoi-zentralek eta Transportes Iñaki y Angel, SL deitzen den garraio-enpresa batek osatzen dutena.

Horgobisa,SLk obra zibilerako eta eraikuntzarako egokituta dauden hormigoiak merkaturatzen eta prestatzen ditu, eta, halaber, hormigoia ponpatzeko zerbitzuak ere eskaintzen ditu –horretarako, hainbat irismen duten ponpak ditu–.

Garraio-enpresak obretara banatzen du hormigoia, eta agregakin eta zementuetako lehengaien barne-garraioa ere egiten du.Era berean, agregakinak bezeroei banatzeko zerbitzuak ere egiten ditu, enpresak dituen bainuontzi eta dumperren bitartez.

Horgobisa hormigoi-fabrikatzaileen elkarte nazionaleko (Anefhop) kide aktibo da hasiera-hasieratik, eta, indarrean dagoen EHE-08 aginduan ezarritako irizpideen arabera, Beasaingo zentralak produktuaren AENOR ziurtagiria du (N marka), ofizialki onartzen den bereizgarria (D.O.R EHE-08). Horrek bermeak eta onurak eskaintzen dizkie gure bezeroei.

GUREKIN HARREMANETAN JARRI

HORGOBISA, S.L.
Plaza Urbialde, 1 Apartado 70
20200 Beasain (Gipuzkoa)

Tel 943 88 30 80
Fax 943 16 16 14

?
Cookie-en politika
Lege oharra
Datuen babesa
Cookie-en konfigurazioa