Tel 943 88 30 80

HORMIGOIEN FABRIKAZIOA

Hormigoia eraikuntza-erabilera duen materiala da, zementua, agregakinak, ura eta gehigarriak nahastearen eta oratzearen emaitzazkoa.Eraikuntzako eta obra zibileko obretan egitura-elementu gisa erabili ohi da, eta bi nolakotasun nagusi hauen ondorioz:hormigoi freskoa manipulaerraza da, otzantasun handikoa da, eta hormigoi gogortua, berriz, konpresioarekiko erresistentzia handikoa da.Hau da, hormigoiak fresko dagoenean askotariko forma eta elementuetan jartzeko aukera ematen du, eta, behin fraguatu eta gogortu denean, konpresioarekiko erresistentzia handia eskaintzen du.

Eraikuntzan erabiltzen diren hormigoi gehienak hormigoi konbentzional deritzanak dira, eta egituretako hormigoi armatuan edo presetako, harri-lubetetako edo urbanizazioetako masa-hormigoian dute aplikazioa.

Hormigoiaren egitura-ezaugarri nagusia da oso ondo jasaten dituela konpresioaren esfortzuak. Haren trakzio-errendimendua hobetzeko, berriz, altzairuarekin elkartzen da, hormigoi armatu gisa ezagutzen dena. Hormigoi armatua hainbat egoeratarako oso portaera ona duen multzoa da.

Hormigoiaren osaera desberdina izango da emango zaion erabileraren arabera eta erabiliko den lekuaren ingurumen-baldintzen arabera.

Batez besteko dentsitatea 2.400 kg/m3 ingurukoa da. .

 

Hormigoien fabrikazioa

Hurrengo irudietan hormigoiak prestatzeko urratsak ikus daitezke.

  1. Agregakinak hartzeko toberak
  2. Zementu-siloak
  3. Agregakinen uhal garraiatzaileak
  4. Zementu-sinfinak
  5. Agregakina, zementua eta ura pisatzeko baskula independenteak
  6. Nahasteko eta oratzeko makinak
  7. Kamioia kargatzeko tobera